Futbol taldeen aurkezpena, asteburuko kirol hitzorduen artean

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 13a, 07:41

Eskubaloi neurketen maratoia asteburuan Oiardo Kiroldegian, futbol neurketak Haranen. Partida eta partida artean, Usurbil F.T.-k 2015-16 denboraldirako osatu dituen taldeak aurkeztuko ditu:

Larunbat goizeko 11:00etan, 2015-16 denboraldirako osatu dituzten taldeak aurkeztuko ditu Usurbil F.T.-k. Aurreko urteetan Mikel Laboa plazan ospatu izan ohi duten ekitaldia, aurten Haranen egitea hobetsi dute antolatzaileek. Hitzorduak jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritzako kideak bilduko ditu. Guztira 7 futbol talde; Futbol Eskola, alebin mutilak, infantil neska eta mutilak, kadete mutilak, jubenil mutilak eta preferente mailan lehian dabilen mutilen taldea. Usurbil F.T.-tik ekitaldia gertutik bizitzeko Haranera gerturatzera animatzen dituzte herritarrak.

Futbola Haranen

Azaroak 14, larunbata

09:30 Alebin mutilak:

Udarregi 5A-Udarregi 5B

Udarregi 6A-Udarregi 6B

10:45 Infantil mutilak: Usurbil F.T.-Urnieta K.E.

11:00 Denboraldiko aurkezpena.

16:00 Kadeteak: Usurbil F.T.-Euskalduna S.D. “A”

Eskubaloia Kiroldegian

Azaroak 14, larunbata

09:30 Alebin neskak Buruntzaldea: Udarregi 5B-Udarregi 6B

09:30 Alebin neskak Buruntzaldea: Udarregi 5A-Langile

10:30 Alebin neskak Buruntzaldea: Udarregi 6C-Udarregi 6A

11:30 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Ereintza C

12:45 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Hernani ET Anexo

15:30 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Tekniker Eibar Eskubaloia

17:15 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Tekniker Eibar Eskubaloia

19:30 Senior mutilak, 1. Nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Uharte

Azaroak 15, igandea

11:00 Alebin mutilak: Errendimendu hastapenerako liga, prestakuntza.

12:00 Alebin neskak: Errendimendu hastapenerako liga, prestakuntza.