Gazte Eguneko afari eta jokoetarako izena, aurrez eman behar da

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 13a, 08:45

"Adi gazte! Usurbilen haizea harrotzen hasia da. Azaroaren 21erako zerbait ikusgarria dago iragarria", sare sozialen bidez zabaldu duten mezu honekin, hilaren 21erako Usurbilgo Gazte Eguna iragartzen ari dira.

"Jokoak, mahai-ingurua, elektrotxarangaz giroturiko poteoa, gazte afaria eta kontzertuak izango ditugu egun guztian zehar. Herritar eta inguruko gazte oro gonbidatuak zaudete parte hartzera, izan Zubieta, Aginaga edo beste edozein herrietakoa. Gazte afaritarako txartelak eskuragarri daude jada, Irratin eta Aitzagan, 10 euroren truke". Honatx lotu duten egitaraua:

Azaroak 21, larunbata

11:00 Jolasak frontoian. Parte hartzeko eman izena aurretik, Irratin eta Aitzagan.

16:30 Gazte tailerrak Potxoenean.

Ondoren, hitzaldia: "LOMCE-EU 2015".

Jarraian, Elektrotxufla elektrotxaranga.

21:00 Gazte afaria frontoian. Txartelak salgai 10 eurotan, Aitzaga eta Irrati tabernetan. Zapiak egongo dira!

23:30 Kontzertuak frontoian: Kezka, Emon eta Erokomeri.