Dejaburen "Arrastoak" eta herri ondarea ezagutzeko ibilaldia, NOAUA! Kulturaldiko azken hitzorduak

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 14a, 11:45

Asteburu bete ekitaldi datorkigu, NOAUA! Kulturaldia borobiltzeko. Adi hitzorduen agendari:

NOAUA! Kulturaldiko agenda

Azaroak 9-14: Joseba Larratxeren "Laukiak" erakusketa

Epea: azaroak 9-15.

Ordutegia:

-Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00 eta 16:00-19:30.

-Larunbata: 10:00-13:00.

Tokia: Sutegi udal liburutegia.

Sarrera: irekia denentzat.

Zehaztasunak: "Argia aldizkariarentzako eta honen Larrun gehigarrirako egindako azalen aukeraketa eta beste bitxikeri batzuk, artean, azken aldian kaleratutako komikien biñeta solteak eta esketxers ekimenerako egindako marrazkiak. Datak: 2013 - 2015".

Azaroak 14, larunbata: Dejaburen "Arrastoak" antzezlana

Ordua: 20:00.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Sarrera: 10€ (Aldez aurretik 8€ Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 6€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan, aldez aurretik.

Zehaztasunak: "Lurrek ez du sekula bere amari buruz galderarik egin. Arrastorik utzi gabe egin zuen alde etxetik bera txikia zenean. Ordutik bakarrik egin behar izan dio bizitzari aurre, etxean harrapatuta bizi den aitarekin, erantzunak bilatzeko astirik gabe. Orain amaren gorpua hilda agertu da ordea, eta galderak hasi dira berriz bor-borrean. Memoriaren zulo ezkutuenetan uste zituen sentimendu eta munstroiei egin beharko die aurre. Lurrek, nahi eta nahi ez".

Azaroak 15, igandea: herriko ondarea ezagutzeko ibilaldia

Abiatzeko hitzordua: 10:00etan, Arratzainetik.

Ibilbidea: Arratzain-Aginaga.

Zehaztasunak: "Aurrekoetan sortu duen interesa ikusita, Usurbilgo herri ondarea ezagutzeko aukera aparta berriz ere, Jakoba Errekondo paisajistaren eskutik. Oraingoan, Arratzainetik abiatu eta Aginaga aldera gidatuko gaitu. Bidean, besteak beste, Tontortxikiko tumulua bisitatzeko aukera izango dugu. Baina Aginagako gainkaldeak gordetzen dituen altxor gehiago ere ezagutuko ditugu. Animatu!".

Oharra: Arratzainera igotzeko autobus zerbitzua izango da, 09:30etan Bordatxo paretik. Autobusa baliatu nahi duzuenok, izena eman NOAUA!n ostirala baino lehen, edo 943 360 321 telefono zenbakira deituta, edo elkartea@noaua.eus helbidera idatzita. Arratzainera oinez joan nahi duenak 10:00etarako egon beharko du Arratzainen.

Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.