Emakumeenganako indarkeriaren kontrako ekimenak Usurbilen, azaroaren 20tik 25era

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 16a, 11:33

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna izango dugu datorren azaroaren 25a. Besteak beste, mobilizazio eguna izango da hainbat udalerrietan. Baita hemen ere. Matrakak, Usurbilgo Talde Feministak elkarretaratzea deitu baitu Mikel Laboa plazan.

Ekimen gehiago ere bai, azaroaren 25aren harira; "Matxismoak eraildako emakumeen urratsak" oroitzapen ekitaldia, "Te doy mis ojos" film proiekzioa, Mor More taldearen kontzertua eta "Eztabaida feministarako Zapatismoaren ekarpenak" jardunaldia ostiralean Potxoenean.

Ekimen aproposak Matraken esanetan, "gaian formatzeko, kontzientzia pizteko, gozatzeko, sentsibilizatzeko, errealitate ezberdinak ezagutzeko, herritarrak beste modu batera harremantzeko, egunerokoan ateratzen ez diren gai ikusezinez hitz egiteko, eta, batez ere, matxismoari planto egiteko. Guztiok beharrezkoak garelako".

Ikus egitarau osoa:

Azaroak 20, ostirala

18:00 Jardunaldia: "Eztabaida feministarako Zapatismoaren ekarpenak: bizitza osoa indarkeriaren kontra borrokan".

Hizlariak: Cecilia Santiago (Chiapas, Mexiko), Idoia Arraiza (Bilgune Feminista), Cony Carranza Castro ("Mujeres del Mundo"), Kattalin Miner (Medeak).

Informazio gehiago: lumaltik.org

Elkarlanean: Matrakak, Lumaltik Herriak, Medeak, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Usurbilgo Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia.

22:00 Mor More taldearen kontzertua Aitzagan: "Giro akustikoak lantzen dituen banda zarauztarra da honakoa. Bi gitarra, perkusioa eta ahots goxoak dira hirukoaren ezaugarriak".

Azaroak 22, igandea

13:00ak aldera, "Matxismoak eraildako emakumeen urratsak" oroitzapen ekitaldia Irazu kalean. "Aurten Euskal Herrian izandako erailketa matxistak ekarriko ditugu gogora".

18:00 "Te doy mis ojos" (2003) film proiekzioa Sutegin.

"Neguko gau batean, Pilarrek ihes egiten du bere etxetik. Lau gauza daramatza eta bere seme Juan. Antoniorengandik, tratu txarrak ematen dizkion eta 9 urtez berarekin ezkonduta daramatzan senarrarengandik ihesi doa. Antoniok ez du itxaroten, bere bila doa".

Aktoreak: Laia Marull, Luis Tosar, Candela Peña.

Zuzendaria: Iciar Bollain.

Azaroak 25, asteazkena

19:00 Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna: elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.

Antolatzailea: Matrakak, Usurbilgo Talde Feminista.