"Musikalean" ostegunean, Santa Zezili eguna tarteko

Noaua Aldizkaria 2015eko azaroaren 17a

Santa Zezili egunaren harira, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak deituriko ekimarekin bat egingo du aurten ere, Zumartek. Kalejira eta kontzertua antolatu ditu musika eskolak, ostegun honetarako:

Azaroak 19, osteguna

18:00 Santa Zeziliren omenezko "Musikalean" kalejira Zumarte Musika Eskolatik abiatuta, trikitixa-pandero taldea, Musika Txokoko eta abesbatzako ikasleekin.

19:00 Musika Eskolako talde instrumentalen kontzertua Sutegiko auditorioan.

Sarrera: doan.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.