Peña Zubeldiakoen bazkaria, azaroaren 28an

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 17a, 07:57

Zubeldiatarren lagunek antolaturiko urteroko bazkarirako txartelak salgai dituzue. Izen ematea irekita dago baita, herrian antolatu dituzten zenbait kinto bazkaritarako eta abenduaren 8ko odol emaileen otordurako ere.

Peña Zubeldiakoen bazkaria

Urtero legez ospatu ohi duten otordua, aurten azaroaren 28an Aginaga sagardotegian. Txartelak Txiribogan aurrez izango dira salgai azaroaren 26ra arte, 28 eurotan.

Odol emaileen bazkarirako izen ematea

Urtea borobiltzeko bazkaria antolatu du Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak, ohi bezala, abenduaren 8an. Patri jatetxean ospatuko den otordurako izen ematea zabaldu dute. Apuntatzeko, deitu telefono zenbakiotako batera: 943 366 040/610 681 563 (Maite), 943 372 487/646 185 716 (Mari Sol), 943 370 723/678 242 132 (Jero), 943 363 102/688 887 537 (Agustina).

1952an jaiotakoen kinto bazkaria

Azaroaren 29an bilduko dira Patri jatetxean, arratsaldeko 14:00etan. Dastatuko duten otorduaren prezioa, 36 eurokoa izango da. Izen emateko epea zabalik egongo da, azaroaren 19ra arte. Apuntatzeko deitu 943 361 380 telefono zenbakira.

1965ekoen kinto bazkaria

Azaroaren 21ean, larunbatez bilduko dira Olarrondo jatetxean. Izena emateko deitu bi telefono zenbakiotako batera: 627 271 215 (Montse) edo Ana (686 969 112).