Yolanda Arrietaren ipuin kontaketa saioa, 18:15etan Aginagan

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 18a, 08:35

Aisialdiko ekimen ugari etxeko txikienentzat urte amaiera honetan Aginagan. Zabalik dago jada, Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak eguberrietako oporraldirako antolatu dituen txokoetan izen emateko epea. Abenduaren 11 baino lehen apuntatu beharra dago, aginaga@eskolatxikiak.org helbidera idatzita. Prezioa, izen emandako haur kopuruaren arabera zehaztuko da.

Txokoen egutegia finkatua dute; abenduaren 21, 22, 23, 28, 29 eta 30ean izango dira, baita urtarrilaren 4an eta 5ean. Goizez eta lau orduz, 09:00etatik 13:00etara.

Yolanda Arrieta eta "Azken eguzkilorea" antzezlana

Etxeko txikienei loturiko aisialdi ekintza gehiago, aste honetan Aginagan; ipuin kontaketa eta antzezlana:

Azaroak 18, asteazkena

Ordua: 18:15.

Tokia: Aginagako ludoteka.

Zehaztasunak: Yolanda Arrietaren ipuin kontaketa saioa.

Nori zuzendua: haur eta gurasoei.

Antolatzailea: Aginagako San Praixku Guraso Elkartea.

Azaroak 21, larunbata

17:00 Antzerkia Aginagako ludotekan: "Azken eguzkilorea".

Sarrera: doan.

Zehaztasunak: “Ongi etorri baserriko Kattalin herrira jaitsi eta bere lagun guztiak desagertu direla ohartuko da. Herrian ez du gertatu denaz inongo erantzunik topatuko. Beraz, adorez bete eta Mari Jainkosari galdetzera abiatuko da, nahiz eta basoan betirako harrapatuta geratu daitekeela jakin. Hemendik aurrera, Kattalin, mitologian murgilduko da haziko den azken eguzkilorea topatzeko. Bertan, Mari, Basajaun, Tartalo, Galtzagorriak eta Jentilak ezagutuko ditu. Baita Gaueko Beldurgarria ere. Patata Tropikalak Antzerki Laborategiak berriro beste abentura dibertigarri batean murgilduko gaitu. Bertan txotxongiloak, maskarak, antzerkia, umorea eta irudimena dantzan ikusiko ditugu. Euskal kulturaren adierazgarria den euskal mitologia landuz”.

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.