2.689, KMK15-en Gure Zozketako zenbaki saritua orain

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 18a, 07:49

60.000 euro jokoan jarri dituen KMK15 ekimenaren aldeko Gure Zozketako lehen zenbaki saritua izan zezakeen (51.855) inor ez da agertu azaroaren 5era arte finkatua zegoen epearen baitan. Antolatzaileek iragarri moduan honenbestez, orain 2.689 zenbakia da, 60.000 euro tokatu zaizkion zenbaki saritua. Jabeak agertzeko hilabeteko epea du; abenduaren 5era arte. Onuradunak, Udarregi Ikastolako idazkaritzara deitu dezake; 943 361 216 telefono zenbakira.

Kariberako bidaiak badu jaberik

Zozketa honetako zenbaki saritua 9.140 izan zen. Saritua agertu da; Garikoitz Urkizu Mendizabal donostiarrari egokitu zaio. 

Gattunk DVD-a salgai

#Kilometroak15 ekimeneko aurkezpen ikuskizuna, #Gattunk bideoklipa eta Udarregi ikastolaren inguruko dokumentala. Hiru ikusentzunezko horiek bateratu dituzte DVD bakar batean. Interesa duenak, eskura izango du DVDa Lizardin eta Laurok liburu dendetan.