Argiaren alaba: (Haur eta gazte) Euskadi Literatura 2015. Zorionak Yolanda!

Sutegiudalliburutegia 2015ko aza. 19a, 00:37

Azaroak 19an jasoko du Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegiko langun handia den Yolanda Arrieta Malaxetxebarriak 2015eko (Haur eta Gazte) Euskadi Literatura Saria bere Argiaren alaba liburuarengatik. Haur eta Gazte parentesi artean jartzen ditugu, Gazte-helduentzako oso liburu aproposa delako.

Bertan, ikerketa lan handi baten ondoren, Yolandak Bizenta Mogel Elgezabal (1782-1854) aurkezten digu, euskal idazle eta itzultzailea, XIX.mendeko emakume argi eta aurrerakoia.

Biografia honen berri emateko, idazleak izeba-iloba pertsonaiak sortu eta Bizentari buruzko ikerketa lanetan jarriko ditu; horrela, arakatze lana Bizentaren bizitzako pasarteekin eta bere kontestu historikoarekin tartekatzen du. Liburu, eta emakume (Bizenta, alegia), biziki interesgarriak!

Sari honen harira, Sutegi Udal Liburutegian omenalditxoa egin nahi izan diogu Yolandari, eta gurean ditugun bere lan guztiak erakusgai jarri ditugu. Ikus hemen, edo hobeto, Liburutegian bertan. Ea beheko argazkitxoek tentatzen zaituzten eta erakusketa bertatik bertara ikustera gerturatzen zaren!