"Musikalean" gaur, kalejira eta kontzertua Zumartekoen eskutik

Noaua Aldizkaria 2015eko azaroaren 19a

Musikariena izango dugun azaroaren 22ko Santa Zezili egunaren harira, kalejira eta kontzertua antolatu ditu ostegun honetarako, Zumarte Musika Eskolak. "Animatu parte hartzera!", antolatzaileen gonbita herritarrentzat. Ekitaldien agenda duzue hemen:

Azaroak 19, osteguna

18:00 Santa Zeziliren omenezko "Musikalean" kalejira Zumarte Musika Eskolatik abiatuta, trikitixa-pandero taldea, Musika Txokoko eta abesbatzako ikasleekin.

19:00 Musika Eskolako talde instrumental eta bakarlarien kontzertua Sutegiko auditorioan.

Sarrera: doan.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.