Inoiz baino gozoago dator, azaroaren 29an ospatuko den Erle Eguna

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 19a, 12:23

Denetariko produktu gozoz hornituriko 60 bat postu espero dira, azaroaren 29an ospatuko den 17. Erle Egunean; ukenduak, kremak, gozogintza postuak... Nobedaderik bada aurtengoan ere; eztiarekin ekoitzitako zerbeza esaterako. Argizaiola postua izango du baita Erle Egunak. Aldaketa gehiago baita, beherago duzuen egitarauan ere.

Baina hutsik egingo ez dutenak, ohiko ezti, gozogintza eta marrazki txapelketak ditugu. Erle Lagunek gozogintza lehia sustatu nahi dute bereziki, aurtengoan. Herritarrak parte hartzera animatzen dituzte.

Erle Eguneko postre onenaren bila

Zuen artean izango da, plater goxoak prestatzen trebe askoa den sukaldaririk. Postreak egiten zuek baino hoberik ez dela pentsatzen baduzue, aproposa duzue Erle Eguneko antolatzaileek, azaroaren 29an ospatuko den azoka egunerako prestatu duten urteroko lehia; gozogintzako txapelketa.

Herritar ororentzat zabalik dagoen ekimen hau, azkenburuko gozo bat sukaldatzean datza. Postreak ezinbestean eztia izan beharko du. Hortik aurrerakoak, sukaldariaren esku. Etxean prestaturiko postrea, azaroaren 29an goizean frontoian izango diren Erle Eguneko antolatzaileei helarazi. Epaimahai batek baloratuko du gero zuen jakia. Eta jaialdiaren amaieran ospatuko den sari banaketan 2015eko Erle Eguneko postre onena gisa izenda dezakete. Erle Lagunek ekimenean parte hartzera animatzen dute.

Iaz bi lagun saritu zituzten txapelketa honetan; txapeldun ordea herritarra dugu, Maite Urkiola.

2014ko Erle Eguneko sarituak

Ezti iluna

Alejandra Gomez (Donamaria)

Iñigo Erauskin (Berrobi)

Ezti argia

Markos Pagola (Ereñozu)

Federico Villafranca (Iruñea)

Mila-lore

Anastasio Mujika (Legazpi)

Celedonio Askasibar (Zarautz)

Gozogintza

Sara Caballero

Maite Urkiola

17. Erle Eguna

Azaroak 29, igandea

09:00 Ezti lehiaketarako ezti aurkeztea.

Gozogintza lehiaketarako gozo aurkeztea.

Marrazki lehiaketa.

Bideo emanaldia Sutegin.

Bildomena nola egin.
Ezti ura.
Buruhandiak eta erraldoiak.

13:30 Sari banaketa:

Ezti lehiaketako irabazleak.

Gozogintza lehiaketako irabazleak.

Marrazki lehiaketako irabazleak.

14:00 Zozketa.

Antolatzailea: Erle Lagunak.