Gure Esku Dagok deituriko bilera irekia, 19:00etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 20a, 05:30

Bilera irekia deitu du euskaldunon erabakitze eskubidearen alde lanean diharduen mugimenduak, ostiral honetarako. Usurbilgo Gure Esku Dago lan taldeak arratsaldeko 19:00etarako finkatu du hitzordua, Potxoenean. Bertaratzeko gonbita luzatzen diete herritarrei.

"Eskura" hausnarketa

Erabakiaren aroa definitzeko, zer, noiz eta nola erabaki adosteko, hausnarketa prozesua egin du Gure Esku Dagok. "Eskura" izeneko prozesuaren baitan, hainbat jardunaldi, bilera edo batzar egin dira herrietan. Web orri bidez ere ekarpenak egiteko aukera egon zen azaroaren 9ra arte. Bildutako ekarpen guztiokin, Gure Esku Dagok larunbatean egingo duen ezohiko batzar nagusian hartuko dira erabakiak. Ez ohiko batzar nagusia, Gasteizko Europa Jauregian deitu dute.

Informazio gehiago: gureeskudago.eus