Zumarte Musika Eskolakoak, kalejiran

Noaua Aldizkaria 2015eko azaroaren 20a

Beste behin ere, "Musikalean" izeneko ekimenarekin bat egin du Zumarte Musika Eskolak. Santa Zezilia egunaren bueltan, Euskal Herriko Musika Eskola gehienek kalejira modukoa egin ohi dute. Aurten, azaroaren 19arekin batera egokitu da kalejira. Atzo iluntzean, beraz, Zumarteko ikasle batzuk kalejiran aritu ziren, kaleak alaituz, eta beste batzuk dantza saioak eskaintzen. 

Ondoren, Sutegiko auditorioan taldekako kontzertuak eskaini zituzten. Bideo honetan Kalejiraren pasarte bat ikusiko duzue.