"Ez Zubietan, ez inon"

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 22a, 10:49

Aire Garbia taldeak deituta, jendetza elkartu zen atzo Lasarte-Orian. Manifestariek Zubietan eraiki nahi den errauste-plantaren aurkako lemak hartu zituzten ahotan. "Errausketarik ez" eta "Ez Zubietan, ez inon" gailendu ziren. Usurbil eta Andoaingo alkateek hartu zuten parte manifestazioan eta baita Lasarte-Oriako PSEko bi zinegotzik ere.