Txerria eta txerrikiak protagonista gaur Zubietan. Bertako Pilota Elkartea laguntzeko jaialdia antolatu dute, azken urteetan galtzen joan den usadio zahar baten bueltan; txerri hilketaren inguruan. Txerria hil osteko prozesuaren nondik norakoak gertutik ikusi eta dastatzeko aukera egon da, euria dela eta frontoian babesa bilatu behar izan duen festan. Pintxoak izan dira dastagai, eta nola ez, edatekoa nahi zuenak, bertatik bertara unean bertan ekoitzitako sagardoa probatu ahal izan du.
Festan zehar, sinadurak biltzen izan da Erraustegia Erabakia herri plataforma berria. Frontoiko babesean, bazkaria eta bazkalostean kantuan borobilduko dute goizean hasitako festa.