Herritar askoren pasabidea, eta igande honetakoa bezalako egunetan, aterpe ere izan ohi den Sutegi atariak gaur eguerdian zuen itxura duzue ondoko irudietan. Ispilu bat eta kolore, estilo, tamaina ezberdinetako sei oinetako pare borobilean jarrita, txarteltxo banarekin. Guztiak apropos jarritakoak noski.
Modu deigarri honetan oroitu nahi izan ditu Matrakak Usurbilgo Talde Feministak, 2015ean matxismoak Euskal Herrian erail dituen emakumeak. Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren bezperatan, izen abizenekin eta oinetakoekin oroitu nahi izan dizkigute gugandik gertu izan diren hilketak.