"Te doy mis ojos" filma, 18:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 22a, 14:48

Azaroaren 25ari begira, Matrakak Usurbilgo Talde Feministak ekitaldi gehiago deitu ditu, datozen ordu eta egunetarako. Honatx agenda:

Azaroak 22, igandea

18:00 "Te doy mis ojos" (2003) film proiekzioa Sutegin.

"Neguko gau batean, Pilarrek ihes egiten du bere etxetik. Lau gauza daramatza eta bere seme Juan. Antoniorengandik, tratu txarrak ematen dizkion eta 9 urtez berarekin ezkonduta daramatzan senarrarengandik ihesi doa. Antoniok ez du itxaroten, bere bila doa".

Aktoreak: Laia Marull, Luis Tosar, Candela Peña.

Zuzendaria: Iciar Bollain.

Azaroak 25, asteazkena

19:00 Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna: elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.

Antolatzailea: Matrakak, Usurbilgo Talde Feminista.