Hasi buruari eragiten. Urruti den arren, konturatzerako hemen izango dugu eta, 2016ko otsailaren 6an ospatuko dugun Inauteri Festa. Datorren ediziorako mozorroa zuek erabakiko duzue. Eta zuk zertaz mozorrotu nahi duzu? Hasi proposamenak helarazten, elkartea@noaua.eus helbidera. Edo idatzi zuen ideia, Txiribogan, Aitzagan, Irratin, Txirristran, Bordatxon eta Iratxon jarri ditugun zerrendetan.
Gogoan izan, ezin daitezke errepikatu azken urteotan hautatu izan diren gaiok:
2016:???
2015: ipuinak.
2014: Erdi Aroa.
2013: Musika.
2012: Mitologia.
2011: Itsasoa.
2010: Zirkoa.
2009: Olinpiar Jokoak.
2008: Xomorroak.
2007: Brasil.
2006: Marrazki bizidunak.
2005: Usurbil, Oesteko herri.
2004: Hollywood.
2003: Munduko kulturak.
2002: Extralurtarrak.
Girotzen hasteko, ekar dezagun gogora aurreko Inauteri Festa. Oroitzen duzue? Honatx iruditan: Inauteri Festa 2015