Elkarretaratzea asteazkenean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunean

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 23a, 15:11

Asteazken arratsaldeko 19:00etan herritarrak Mikel Laboa plazara gerturatzera deitzen ditu Matrakak, Usurbilgo Talde Feministak. Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunean egingo den mobilizazioak, azken egunotako ekimenak borobilduko ditu.

Matxismoak eraildako emakumeak gogoan

"Eztabaida feministarako Zapatismoaren ekarpenak: bizitza osoa indarkeriaren kontra borrokan" jardunaldiarekin hasi ziren ekimenok, ostiral arratsaldean Potxoenean. Mor More talde zarauztarrak Aitzagan eskainitako kontzertuak eman zion amaiera egunari.

Bestalde, ispilu bat eta kolore, estilo, tamaina ezberdinetako sei oinetako pare borobilean jarrita, txarteltxo banarekin. Guztiak apropos jarritakoak noski.

Modu deigarri honetan oroitu zituen igandean Sutegi atarian, Matrakak Usurbilgo Talde Feministak, 2015ean matxismoak Euskal Herrian erail dituen emakumeak. Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren bezperatan, izen abizenekin eta oinetakoekin oroitu nahi izan dizkigute gugandik gertu izan diren hilketak.