Hauteskundeetarako mahaikideen zozketa, astearteko osoko ohiko bilkuran

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 23a, 12:15

Abenduaren 20an ospatuko diren hauteskundeetan, mahaiak osatzeko kideen aukeraketa zozketa bidez egingo da ohi bezala, astearte honetarako 18:00etan deitua dagoen osoko ohiko bilkuran. Zozketa egin ostean, hurrengo egunetan, mahaikideen izendapena jakinarazi eta eginbeharren liburua emango zaie izendatutako partikularrei.

Bestalde, gogoan izan, posta bidez bozkatzea eskatzeko epeak zabalik segitzen duela. Eskaera Correosen aurkeztu daiteke, abenduaren 10a baino lehen. Posta bidez bozkatzeko jakin beharreko guztia, lotura honetan duzue: A20: posta bidezko bozka. Azken ohar bat; astelehen honetatik aurrera hasiko dira bidaltzen hautesleei, errolda-txartela.

-Abian den hauteskunde prozesuari loturiko egutegi osoa hemen: abenduaren 20ko hauteskundeak, egutegia

-Abenduaren 20ko hauteskundeetara, Gipuzkoatik aurkeztu diren hautagai zerrendak hemen: http://www.noaua.eus/?p=43236

Astearteko osoko bilkurarako gai zerrenda:

Ordua: 18:00.

Tokia: udalbatza aretoa.

Gai zerrenda:

1.- Aurreko aktaren onespena: * 2015/10/27ko ohiko bilkurako akta.

2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2015eko urriaren 19tik azaroaren 11ra (2015/0939 – 2015/1058).

3.- 2015/12/20an izango diren Hauteskunde Orokorretako hauteskunde-mahaietako kideen zozketa eta izendapena.

4.- Usurbilgo Udala Elhuyar Fundazioaren patrono izatea onartzea eta ordezkaria izendatzea.

5.- Euskaraz Kooperatiba (AEK) eta Usurbilgo Udalaren arteko hitzarmena onartzea.

6.- PSE-EEk aurkeztutako adierazpen instituzionala: Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna.

7.- EH Bilduk aurkeztutako mozioa: Parisko atentatuen aurrean.

8.- EH Bilduk aurkeztutako mozioa: Saharar errefuxiatu guneetara larrialdi laguntza eta elkartasuna.

9.- EH Bilduk aurkeztutako adierazpen instituzionala: Euskararen Eguna.

10.- Galdera-eskaerak.