Gazte Egun borobila larunbatekoa. Egitarau betea izan zuten goizetik. Hasteko, gazteen arazoei buruz hitz egiteko jardunaldia egin zuten goizez Potxoenean. Ondoko irudietan duzue. Taldeka bildu eta gaioz jardun zuten. Bazkalosterako aurreikusiak zituzten ekitaldiok baina Gazte Eguneko lehen orduetara aurreratu zituzten, larunbat arratsaldean Aire Garbia plataformak erraustegiaren aurka Lasarten deituriko manifestazioarekin bat egin baitzuten gazteek. Mobilizazio ostean, kalejira, afari eta kontzertuen bueltan bildu ziren.
Usurbilen gazteen mugimendua berreraikitzeko abiapuntu izan nahi zuen larunbateko Gazte Eguna.