Zubeldiatarren lagunek antolaturiko urteroko bazkarirako txartelak salgai dituzue. Izen ematea irekita dago baita, abenduaren 8an ospatuko den Usurbilgo odol emaileen otordurako ere.
Peña Zubeldiakoen bazkaria
Urtero legez ospatu ohi duten otordua, aurten azaroaren 28an Aginaga sagardotegian. Txartelak Txiribogan aurrez izango dira salgai azaroaren 26ra arte, 28 eurotan.
Odol emaileen bazkarirako izen ematea
Urtea borobiltzeko bazkaria antolatu du Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak, ohi bezala, abenduaren 8an. Patri jatetxean ospatuko den otordurako izen ematea zabaldu dute. Apuntatzeko, deitu telefono zenbakiotako batera: 943 366 040/610 681 563 (Maite), 943 372 487/646 185 716 (Mari Sol), 943 370 723/678 242 132 (Jero), 943 363 102/688 887 537 (Agustina).