Euskararen Eguna edota Azaroaren 25a, gaurko osoko bilkurako gai zerrendan

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 24a, 10:55

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunari eta Euskararen Egunari, hau da, azaroaren 25a eta abenduaren 3ari loturiko adierazpen instituzional bana aurkeztuko dute, astearte arratsalde honetarako deitua dagoen osoko ohiko bilkuran. AEK, Elhuyar, Parisko atentatuak, saharar errefuxiatu guneak... ere hizpide izango dituzte.

18:00etan hasiko den ekitaldian zehar gainera, abenduaren 20ko hauteskunde egunerako mahaikideen zozketa egingo da. Honatx plenoko gai zerrenda osoa:

Ordua: 18:00.

Tokia: udalbatza aretoa.

Gai zerrenda:

1.- Aurreko aktaren onespena: * 2015/10/27ko ohiko bilkurako akta.

2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2015eko urriaren 19tik azaroaren 11ra (2015/0939 – 2015/1058).

3.- 2015/12/20an izango diren Hauteskunde Orokorretako hauteskunde-mahaietako kideen zozketa eta izendapena.

4.- Usurbilgo Udala Elhuyar Fundazioaren patrono izatea onartzea eta ordezkaria izendatzea.

5.- Euskaraz Kooperatiba (AEK) eta Usurbilgo Udalaren arteko hitzarmena onartzea.

6.- PSE-EEk aurkeztutako adierazpen instituzionala: Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna.

7.- EH Bilduk aurkeztutako mozioa: Parisko atentatuen aurrean.

8.- EH Bilduk aurkeztutako mozioa: Saharar errefuxiatu guneetara larrialdi laguntza eta elkartasuna.

9.- EH Bilduk aurkeztutako adierazpen instituzionala: Euskararen Eguna.

10.- Galdera-eskaerak.