Oskorri omenduko du, larunbateko kantu-jirak

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 24a, 08:44

Igandean azken kontzertua eskaini zuen Oskorri taldea omenduko du Kantu Taldeak larunbat honetarako antolatu duen kantu-jirak. Ibilbide luzeko musika taldearen abestiak kantatuko dituzte iluntzeko 19:00etan Mikel Laboa plazan abiatuko duten saioan. Gogoan izan bestalde, Kantu Taldea asteartero biltzen dela entseguetarako, 18:30-19:30 artean Udarregi Ikastolako kantu gelan.