Pagazpe Pilota Elkartea, Gipuzkoako Txapelketako lau finaletan

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 24a, 17:52

Finalen asteburua izango da aste honetakoa. Gazte zein nagusien mailakoak, banaka nahiz binaka, eskuz nahiz palakoak.... Txapelketa ezberdinak gailurrera iritsi dira. Eta asteburu honetan jakingo dugu nortzuk diren Gipuzkoako Txapelketetan nagusitzen diren pilotariak. Pagazpe elkartea fin dabil azken urteotan. Lau finaletara iritsi dira Usurbilgo Pilota Elkarteko jokalariak.

Gipuzkoako Txapelketako finalen egutegia

Pala goma mutilak 1. maila: PAGAZPE-Zarautz. 

Azaroak 27 ostirala. Altzan, 20:00etan

PAGAZPEko jokalariak: Xabier Errasti - Imanol Esnaola

 

Jubenil 1. maila: PAGAZPE-GAZTELEKU 1.

Azaroak 27 ostirala, 19:00etan Alegian

PAGAZPEko jokalariak: Hodei Esposito - Aitor Aranguren

 

Nagusiak ohorezko maila: PAGAZPE-Aurrera Saiaz.

Azaroak 27 ostirala. Seguran, 19:3oean

PAGAZPEko jokalariak: Xabier Santxo - Aitor Gorrotxategi

 

Nagusiak 1. maila: Tartaloetxe-PAGAZPE

Azaroak 28 larunbata. Zegaman, 18:3oean

PAGAZPEko jokalariak: Xabier Urbieta - Ander Quina

 

Pala goma partidak Aginagan

Azaroak 27 ostirala, Aginagan, 20:00h

Pala goma 3. maila:

PAGAZPE-PIÑA KURDIN

PAGAZPEko jokalariak: Xabier Murua-Aitor Matxain

Pala goma 2. maila:

PAGAZPE-HERNANI 1

PAGAZPEko jokalariak: Aritz Urdanpilleta-Jon Olaizola

Babesleei, esker onez:

Ikasturte osoan laguntzaile dituztenei eskerrak eman nahi dizkiete PAGAZPEko kideek: Usurbilgo Udala, Usurbilgo Kirol Patronatoa, Aginaga sagardotegia, Saizar sagardoa, Alkartasuna Baserritarren Kooperatiba, Bordatxo edaritegia, Kima masaia lekua, Easo, Hurbilago, Bruño mariskoak.