Hauteskundeetarako mahaikideak hautatzeko zozketa egin dute

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 25a, 08:15

Astearte arratsaldeko osoko ohiko bilkura hasi eta gutxira egin zuten zozketa. Abenduaren 20an mahaietan egotea tokatu zaizuenoi, egunotan helduko zaizue jakinarazpena. Gogoan izan, mahai bakoitza lehendakari eta bi bokalek osatuko dute, eta hauetako bakoitzak bi ordezko izango ditu. Honenbestez, mahai bakoitzeko 9 lagun hautatu dira. Guztira, 72 herritar arduratuko dira, herrian zehar jarriko dituzten 8 mahaiez. Aldaketarik ez bada, oraingoan ere bozkatzeko hiru mahai jarriko dituzte Udarregi Ikastolan, bi Kalezarko Haur Eskolan eta mahai bana, Santuenea Kultur Elkartean, Aginagako Herri Ikastetxean eta Zubietako Lanbide Eskolan.

Posta bidezko bozka

Eskaera Correosen aurkeztu daiteke, abenduaren 10a baino lehen. Posta bidez bozkatzeko jakin beharreko guztia, lotura honetan duzue:

A20: posta bidezko bozka

A20: egutegia

A20: hautagai zerrendak

A20: egutegia

Urriak 27-abenduak 10: posta bidez bozkatzeko eskaera egitea (Correosen egin daiteke).

Azaroaren 23tik aurrera: errolda-txartela bidaliko zaie hautesleei.

Azaroak 26-28: mahaikideen izendapena jakinaraziko zaie izendatutako partikularrei, bai eta eginbeharren eskuliburua ematea ere (alegazioak aurkezteko epea, azaroak 29-abenduak 5 artean).

Azaroak 30-abenduak 13: erroldan inskribatuta daudelako ziurtagiria eta botoa emateko hauteskunde-dokumentazioa bidaliko zaie, posta bidez bozkatzea eskatu duten hautesleei.

Azaroak 30-abenduak 16: posta bidez bozkatzea eskatu dutenek, bozka emateko epea.

Abenduak 4-18: hauteskunde kanpaina.

Abenduak 20: bozketa eguna, 09:00-20:00 artean zabalik egongo diren hauteslekuetan.

Urtarrilaren 14a baino lehen: Diputatuen Kongresua eta Senatua eratzea.