Azaroaren 13an Parisen izandako atentatuak salatzen dituen mozioa onartu zuen udalbatzak, astearte arratsaldean egin zen osoko ohiko bilkuran. Erasook irmoki salatu eta arbuiatzearekin batera, Usurbilgo EHBilduk aurkezturiko testuaren bidez, "bere samina adierazi nahi die hilik edo zauriturik izan diren herritarrei eta haien familiei. Horrez gain gure babes osoa eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu Frantziako estatuko herritarrei une larri hauetan".
Mozioak gaineratzen duenez, "Udal honek giza eskubideen eta oinarrizko irizpide demokratikoen aurkako eraso guztiak salatzen ditu. Ondorioz, eskubideen murrizketa eta salbuespen legeetan oinarritutako erabakiek arazoen konponbidea baino gatazken areagotzea besterik ez dutela sortzen adierazten du".
Giza eskubideen zapalketen aurka
Azken puntu honen esanahia ez zuela ulertzen adierazi zuen PSE-EEko zinegotzi Fermin Oruek. Ez zegoela ez alde, ez kontra. Gobernu taldetik, Xabier Arregi alkateak zioenez, osoko bilkurara eraman zutena gai honen inguruko testu orokorra da. Zaila deritzo, konkrezio maila handietara jotzea, gaiak ertz asko baititu Arregiren hitzetan. Zalantzak sortu zituen mozioko puntu horri dagokionez, alkateak gogorarazten, zuen atentatuon aurrean, "giza eskubideen zapalketatik jo ordez, beste bideetatik jo daitekeela".
Adierazpenokin batera, mozioa puntuka bozkatzea proposatu zuten gobernu taldetik. Denak ados zirenez, hala egin zuten. Honatx puntukako bozketen emaitzak:
1.puntua: aho batez onartua.
2.puntua: EHBildu eta EAJ-PNV alde. PSE-EE abstentzioa.
3.puntua: aho batez onartua.
Hemen duzue mozioa, bere osotasunean: