Tratu onen eta parekidetasunaren aldeko adierazpena onartu du Udalak

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 25a, 14:32

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egun honen harira, mozioa aurkeztu zuen PSE-EE-k asteartean egin zen osoko ohiko bilkuran. Udalbatza osoak bat egin zuen bi puntu nabarmentzen dituen testuarekin. Batetik, tratu on eta parekidetasunaren alde, "politika aktiboa, integrala eta koordinatua garatzeko" konpromisoa hartzen du Usurbilgo Udalak. Eta herritarrei dei egiten die, "berdintasunaren aldeko konpromiso pertsonal eta kolektiboak har ditzaten, urteko egun guztietan". Honatx, udalbatzak aho batez onarturiko mozioak hitzez hitz dioena: