Abenduaren 9an (asteazkena), arratsaldeko 7etan, IV. Gaztelerazko literatura-topaketa izango dugu Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegian. Jesús Carrascoren Intemperie liburuaren inguruan jardungo dugu, eta gidaria, oraingo honetan ere, Ana Merino "usurbildarra" izango da. Parte hartzeko interesa duen edonorentzat, liburuak eskuragarri daude Liburutegian. Anima zaitez, lagun giro ederra aurkituko duzu eta!