Indarkeria sexistaren aurka elkarretaratu dira frontoian

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 25a, 20:03

Azaroak 25 gaur, Indarkeria Sexistaren Kontrako Eguna. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako salaketa, beste behin, plazara ateratzeko eguna herri eta hirietan. Baita Usurbilen ere. Matrakak Talde Feministak deituta, "Hau ez da gure bakea! Sentitu, pentsatu eta ekin autodefentsa feministari!! aldarripean, elkarretaratzea egin berri da asteazken iluntze honetan. Mobilizazioa Mikel Laboa plazan iragarria zegoen arren, eguraldiagatik ezinbestean frontoira lekuz aldatu behar izan dute. 30 bat lagun bildu ditu hitzorduak.

Elkarretaratzeak, Matrakek azken egunotan antolaturiko ekimenak borobildu ditu:

Azaroak 25: elkarretaratzea

Azaroak 22: matxismoak 2015ean eraildako emakumeen aldeko oroimen ekitaldia+"Te doy mis ojos" film proiekzioa

Azaroak 20: "Eztabaida feministarako Zapatismoaren ekarpenak: bizitza osoa indarkeriaren kontra borrokan" jardunaldia+Mor Moreren kontzertua