2016ko urtarrilean Usurbil K.E.-k zuzendaritza berria izateko hauteskunde prozesua aurrerabidean da. Behin behineko hauteskunde-erroldari helegiteak aurkezteko egon den epearen baitan, helegiterik inork aurkeztu ez eta behin betiko onartu da aipatu errolda. Horrekin batera, Usurbil K.E.-ren zuzendaritza berria osatzeko hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu dute, abenduaren 2ra arte. “Zuzendaritza kide kopuruak bakoitia izan behar du, gutxienez 3 izan behar dira, 19 gehienez. Lehendakaritzarako hautagaiak kirol elkarteko bazkide izan behar du”, ohartarazi dute eskubaloi taldeen bilgunetik. Abenduaren 3an bilduko da berriz, Usurbil K.E.-ren hauteskunde batzordea, “aurkeztutako hautagaitzak baliozkoak diren ala ez zehazteko, behin behinean”.
Hauteskunde prozesuari loturiko egutegi osoa ikusteko:
Usurbil K.E.: hauteskundeetako egutegia
Eskubaloia Kiroldegian
Azaroak 28, larunbata
09:30 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 5B-Langile
10:30 Alebin neskak Buruntzaldea: Udarregi 6A-Udarregi 6B
10:30 Alebin neskak Buruntzaldea: Udarregi 6C-Urnieta 6
11:30 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Udarregi A Usurbil
12:45 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Leizaran Eskubaloia “B”
17:00 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Tecnifuelle Elgoibar
19:30 Senior mutilak, 1.nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Ereintza
Azaroak 29, igandea
09:15 Alebin mutilak: Errendimendu hastapenerako liga, prestakuntza saioa.
10:15 Alebin neskak: Errendimendu hastapenerako liga, prestakuntza saioa.
Eskubaloia, Euskal Selekzioa
Azaroak 29, igandea
15:40 Jubenil nesken entrenamendu saioa Elgoibarko Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Ane Retolaza Mantxinandiarena jokalaria deitu dute hitzordura.
15:40 Kadete mutilen Getxoko Fadura Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Jon Uli Arruti eta Julen Nazabal Aisa jokalariak deitu dituzte hitzordura.
17:30 Jubenil mutilen entrenamendua Elgoibarko Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Imanol Furundarena Maiz eta Jokin Azpeitia Cao jokalariak deitu dituzte hitzordura.
17:30 Kadete nesken entrenamendua Getxoko Fadura Kiroldegian: Nahia Marcos Huici deitu dute hitzordura.