Ikastetxeek prest, Euskararen Egunerako ekimenak

Noaua Aldizkaria 2015eko azaroaren 26a

Abenduaren 3a ezohikoa izango da aurten ere Udarregi Ikastolan, Aginaga eta Zubietako Eskola Txikietan. Hainbat ekimen iragarri dituzte, egun horretan ospatuko den Euskararen Egunerako. Hitzordu gehienak ikastetxe barruetan egitekoak dira; kantu saioak, jolasak, antzerkiak, apaingarriak jartzea... Baina badira baita, hezkuntza zentroetatik kanpo ospatuko diren zenbait ekitaldi ere. Besteak beste:

Abenduak 3, osteguna

11:45 HH/LH eta Aginagako Eskolakoen euskal abestien emanaldia frontoian.

14:30 Bertso saioa Udarregi Ikastolako erdiko aretoan.

14:45 Hizkuntza jolasak Zubietako frontoian, Udarregi Ikastolako LH-ko lehen ziklokoekin eta Zubietako Eskolakoekin.

16:15 Gurasoei abestuko diete HH eta LH-ko 1.ziklokoek, Agerialdeko frontoi txikian.

Oharra: behin behineko egitaraua.