Buruntzaldea eta Oarsoaldea mailan 12-16 urte arteko gazteei begira Motxian eby euskarazko esketx txapelketa antolatu dute. Guztira 22 bideo landu eta aurkeztu dituzte bi eskualdeotako gazteek; 16 Oarsoaldekoek eta 6 Buruntzaldekoek. Buruntzaldea mailako lehian, sei bideoetatik hiru usurbildarrek eginikoak dira. Gaztelekukoek "Plastifikatuak" eta "Soka eta txapela horia" izenekoak grabatu dituzte. DBH 1. mailako gaztetxo batzuk, haien kontutik "Udazkena" izenekoa. Loturotan dituzue ikusgai:
Bideo lehiaketa bozketa epean egon da azken egunotan. Orain, epaimahaiak izango du azken hitza. Umorea, lanen originaltasuna, karakterizazioa eta ikus-entzunezkoen exekuzio teknikoa baloratuko ditu. Parte hartzaileen artean hiru sari banatuko dituzte:
1.saria: 300 euroko saria eskualde bakoitzean.
2.saria: 200 euroko saria eskualdea bakoitzean.
Herri bakoitzeko bozkatuena: 50 euroko saria.
Informazio gehiago: motxianeby.eus