Mendi Astearen amaiera eta kirol taldeen jardunaldiak asteburuan

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 27a, 09:03

Hilabete amaiera hau, hainbat kirol hitzorduren bukaerarekin egokituko da, Gipuzkoako Pilota Txapelketako finalak iragarri baitira eta ostegunaz geroztik abian den Mendi Astearen amaiera izango dugu larunbatean. Guztia, eskubaloi eta futbol neurketekin batera, asteburuko kirol agenda betean:

Azaroak 27, ostirala

19:30 Sutegin: "Mendizale baten ametsa" emanaldia.

Aurkezlea: Asier Izagirre.

Zehaztasunak: "Himalaya eta Karakorumeko Daulaghiri, Manaslu, Kanchenjunga, Annapurna, Shisha Pagma eta Broad Peaken berak egindako zortzimilakoen igoeren irudi bilduma aurkeztuko digu eta izandako esperientziak azalduko dizkigu".

Azaroak 28, larunbata

8:00 Frontoi atzetik, mendi irteera Usurbilgo inguruetara.

Ondoren, bazkaria Patri jatetxean.

Zehaztasunak: bazkarira joateko izena aldez aurretik eman beharko da, ikus-entzunezko saioak programatu diren egunetan, Sutegin jarriko den mahaian.

Oharra: Sutegin burutuko diren ekitaldiak hasi aurretik, 2016ko federatu txartelak berritu eta asteburuko ibilaldirako izena emateko aukera izango da Sutegi kultur etxean bertan.

Informazio gehiago: andatzamendizale.info web orrialdean.

Futbola Haranen

Azaroak 28, larunbata

10:00 Alebin mutilak:

Udarregi 5B-Landaberri 5B

Udarregi 6B-Landaberri 6B

11:30 Infantil mutilak: Usurbil F.T.-Danena Amaroz K.E. “C”

15:00 Preferente mailako taldea: Usurbil F.T.-Zestoa K.B.

Azaroak 29, igandea

10:00 Alebin federatuak: Urnieta K.E.-Kostkas K.E.

11:15 Alebin federatuak:

Usurbil F.T.-Añorga K.K.E.

Martutene K.E.-Astigarragako Mundarro F.K.E.

Eskubaloia Kiroldegian

Azaroak 28, larunbata

09:30 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 5B-Langile

10:30 Alebin neskak Buruntzaldea: Udarregi 6A-Udarregi 6B

10:30 Alebin neskak Buruntzaldea: Udarregi 6C-Urnieta 6

11:30 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Udarregi A Usurbil

12:45 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Leizaran Eskubaloia “B”

17:00 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Tecnifuelle Elgoibar

19:30 Senior mutilak, 1.nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Ereintza

Azaroak 29, igandea

09:15 Alebin mutilak: Errendimendu hastapenerako liga, prestakuntza saioa.

10:15 Alebin neskak: Errendimendu hastapenerako liga, prestakuntza saioa.

Eskubaloia, Euskal Selekzioa

Azaroak 29, igandea

15:40 Jubenil nesken entrenamendu saioa Elgoibarko Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Ane Retolaza Mantxinandiarena jokalaria deitu dute hitzordura.

15:40 Kadete mutilen Getxoko Fadura Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Jon Uli Arruti eta Julen Nazabal Aisa jokalariak deitu dituzte hitzordura.

17:30 Jubenil mutilen entrenamendua Elgoibarko Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Imanol Furundarena Maiz eta Jokin Azpeitia Cao jokalariak deitu dituzte hitzordura.

17:30 Kadete nesken entrenamendua Getxoko Fadura Kiroldegian: Nahia Marcos Huici deitu dute hitzordura.

Paleta Goma Txapelketa

Azaroak 27, ostirala

Ordua: 20:00.

Tokia: Aginagako Ariztitxo frontoia.

Neurketak:

Pala goma, 3.maila:

Pagazpe (Xabier Murua-Aitor Matxain)-Piña Kurdin

Pala goma, 2.maila:

Pagazpe (Aritz Urdanpilleta-Jon Olaizola)-Hernani 1

Gipuzkoako Pilota Txapelketako finalak

Azaroak 27, ostirala

Pala goma mutilak 1. maila: PAGAZPE-Zarautz.

Altzan, 20:00etan

PAGAZPEko jokalariak: Xabier Errasti - Imanol Esnaola

Jubenil 1. maila: PAGAZPE-GAZTELEKU 1.

19:00etan Alegian

PAGAZPEko jokalariak: Hodei Esposito - Aitor Aranguren

Nagusiak ohorezko maila: PAGAZPE-Aurrera Saiaz.

Seguran, 19:30ean

PAGAZPEko jokalariak: Xabier Santxo - Aitor Gorrotxategi

Azaroak 28, larunbata

Nagusiak 1. maila: Tartaloetxe-PAGAZPE

Zegaman, 18:3oean

PAGAZPEko jokalariak: Xabier Urbieta - Ander Quina