Eraberritze lanak amaituta, igande honetan inauguratuko dute Aginagako Eliza, 11:30etan hasita ospatuko den mezarekin. Aginagara joateko autobus zerbitzua antolatu dute, 10:30-11:00 artean. San Inazioko errotondatik Aginagara arteko bidea osatuko du bus zerbitzuak. Meza amaituta, itzultzeko ere berdin; bus zerbitzua izango da Usurbila. Parrokiatik NOAUA!ri berri eman diotenez, igandean herri osoan ez da beste mezarik izango. Aginagan soilik.
Igandeko ekitaldi hau gainera, beste ospakizun batekin egokituko da; 80 urte betetzen dituzten aginagarrak omenduko dituzte Arrate Elkartean.