Abenduaren 28tik 30era Usurbilgo Udalak antolatuta, Oiardo Kiroldegian kokatuko den Gabonetako Haur Parkerako langileak behar dituzte. Interesdunek, jolastoki erraldoia kudeatuko duen Keima enpresara bideratu ditzakete kurrikulumak, azaroaren 30etik abenduaren 6ra. Helbide honetara: monica_keima@sartu.org.
Lan deialdian parte hartzeko ezinbestekoa izango da begirale titulua izatea eta baita EGA edo baliokidea den titulua ere. Gabonetako Haur Parkearen ordutegia honakoa izango da: abenduaren 28tik 30era, goizez 11:30-13:30 artean eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.
Gabonetako Txokoetarako izen ematea irekita
Zabalik dago jada, Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak eguberrietako oporraldirako antolatu dituen txokoetan izen emateko epea. Abenduaren 11 baino lehen apuntatu beharra dago, aginaga@eskolatxikiak.org helbidera idatzita. Prezioa, izen emandako haur kopuruaren arabera zehaztuko da.
Txokoen egutegia finkatua dute; abenduaren 21, 22, 23, 28, 29 eta 30ean izango dira, baita urtarrilaren 4an eta 5ean. Goizez eta lau orduz, 09:00etatik 13:00etara.