2016ko urtarrilean Usurbil K.E.-k zuzendaritza berria osatzeko hautagaitzak aurkezteko epea azken txanpan da. Behin behineko hauteskunde-erroldari helegiteak aurkezteko egon zen epearen baitan, helegiterik inork aurkeztu ez eta behin betiko onartu zuten aipatu errolda. Horrekin batera, Usurbil K.E.-ren zuzendaritza berria osatzeko hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu zuten, abenduaren 2ra arte.
“Zuzendaritza kide kopuruak bakoitia izan behar du, gutxienez 3 izan behar dira, 19 gehienez. Lehendakaritzarako hautagaiak kirol elkarteko bazkide izan behar du”, ohartarazi dute eskubaloi taldeen bilgunetik. Abenduaren 3an bilduko da berriz, Usurbil K.E.-ren hauteskunde batzordea, “aurkeztutako hautagaitzak baliozkoak diren ala ez zehazteko, behin behinean”.
Hauteskunde prozesuari loturiko egutegi osoa ikusteko:
Usurbil K.E.: hauteskundeetako egutegia
Eskubaloia Kiroldegian
Abenduak 5, larunbata
10:30 Kadete neskak, Euskal Liga (atzeratutako neurketa): Usurbil K.E. “A”-Pneumax Elgoibar.
Abenduak 6, igandea
09:15 Alebin neskak, errendimendua Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Pulpo
10:15 Alebin mutilak, errendimendua Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Pulpo
Madrilera, euskal eskubaloi selekzioarekin
Espainiako Txapelketa prestatzeko torneora deitu ditu Euskal Eskubaloi Federazioak, Usurbil Kirol Elkarteko zenbait kide. Prestakuntza saioa Cosladan (Madrilen) izango da, abenduaren 6tik 7ra. Maila ezberdinetako euskal selekzioak bertan izango dira. Eta taldeotan usurbildarrak; infantil mutiletan, Eneko Furundarena; kadete mutilen euskal selekzioan, Eneko Iribar Zumeta; jubenil nesken selekzioan Ane Irazabal Esnaola eta Estitxu Berasategi Eizagirre; azkenik, jubenil mutilen euskal selekzioan, Mikel Atxega Arruti.