Aspaldiko Erle Egunik jendetsuena izan da aurtengoa. Eguraldi onak zerikusirik izango zuen horretan. Paseatzeko giro dagoelako. Ohi bezala, eztia eta erlegintza arloko bestelako produktuak erosteko aukera baliatu dute herritar askok. Bien bitartean, epaimahaikideak aurtengo ezti onenak dastatzen (eta bozkatzen) aritu dira. Eta festa biribila izateko, buruhandiak eta erraldoiak ibili dira kalejiran, txikien gozamena eginez.
Marrazki lehiaketan asko izan dira partehartzaileak, sariak ordea gutxi batzuentzat baino ez zeuden.
Gozogintzan, Olatz Goenaga nagusi
Lehiaketa gehiago ere izan da. Gozogintzarena. Oraingoan ere, etxean geratu da lehen saria. Olatz Goenagaren postrea izan da epaimahaikideentzat gozoena. Bigarren sailkatu da Kandi Orosa. Gainontzeko sarituak hauek izan dira:
EZTI ARGIA
1. Leire Arizaga, Hernani
2. Joan Maria Arabolaza, Oiartzun
EZTI ILUNA
1. Igor Merino, Barakaldo
2. Beñat Elorza, Zerain
MILA LOREKO EZTIA
1. Joxe Martin Beobide, Zizurkil
2. Iñigo Erauskin, Berrobi