#EuskararenEguna ospatuko da ostegun honetan. Zein da zure hitz edo esaera gustukoena? Gure irakurleen hitz edo esamolde gustukoenak batu nahiko genituzke. Ostegunera bitarte, erantzun albiste honi (emailez ere egin dezakezu erredakzioa@noaua.eus posta helbidera idatziz), edota gure sare sozialetan erantzun bestela. Ondoren, konpilazio modukoa egingo dugu eta datorren asteko NOAUA! astekarian emango dugu argitara. Eskerrik asko!