Mikel Laboa gogoan gaur Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 1a, 11:58

Zazpi urte bete dira abenduaren lehen egun honetan, Mikel Laboa zendu zenetik. Ordutik, urtero hutsik egin gabe, beti oroitzen da artista handia gaurko egunez Usurbilen. Laboak utzitako ondarea entzungai jartzen du Udalak, bere omeneko plaza eta eskulturaren bueltan. Baita gaurkoan ere; Laboaren musika entzungai izango duzue egun osoz, frontoi atzealdean.