Ostegunean ospatu edo aldarrikatuko da Euskararen Eguna. Abenduaren 3aren bueltan hainbat ekimen berezi ospatuko dira han eta hemen. Usurbilen aurtengoan, ikastetxeetan ekintza bereziak egingo dituzte; apainketa lanak, bideo proiekzioak, antzerkia, jolasak... Bai ikastetxe barruan eta ikastetxetik kanpo ere.
Udal zerbitzuetan jai
Egutegian gorriz markatua du abenduaren 3a, Usurbilgo Udalak. Jai egun izendatua baitute Euskararen Eguna. Honenbestez, udal zerbitzuak itxita aurkituko dituzue ostegunean.
Hitz edo esaera gustukoenaren bila
Ostegun honetan, #EuskararenEguna. Zein da zure hitz edo esaera gustukoena? Idatzi NOAUA!ren sare sozialetako horman edo helarazi email bidez, erredakzioa@noaua.eus helbidera.
Egitaraua
Abenduak 3, osteguna
11:45 HH/LH eta Aginagako Eskolakoen euskal abestien emanaldia frontoian.
15:00 Udarregiko talde bat (LH2. maila) Zubietara joango da bertako Eskolakoekin jaia ospatzera.
16:15 Gurasoei abestuko diete HH eta LH-ko 1.ziklokoek, Agerialdeko frontoi txikian.
Oharra: behin behineko egitaraua.
Abenduak 4, ostirala
Ordua: 22:00.
Tokia: Aginagako Eliza Zaharra.
Sarrerak: 5 eurotan salgai, egunean bertan.
Aktoreak: Aitziber Garmendia, Iker Galartza.
Zuzendaria: Begoña Bilbao.
Taldea: Txalo Produkzioak.
Zehaztasunak: "Zeinek esan… Neska pinpirina baserrian! Eta baserritar bat operan? Biak oraindik gazteak. Aiora: polita, gozoa eta alarguna. Pablo: zekena, egoskorra eta ezkongabea. Bi mundu ezberdin leku berean. Bata bestearen ondoan, kanposantuan. Aiora eta ondoko tipoa… Pablo. Maila sozial eta kultural ezberdinak aurrez aurre. Irribarre leun bat, ordea, nahikoa izango da bi protagonisten arteko sua pizteko. Ezinezkoa litzatekeena posible egingo duen istorio zoragarri honetako sua".
Antolatzaileak: Antxomolantxa Elkartea eta San Praixku Guraso Elkartea.