Gure Zozketako sarituak agertzeko abenduaren 5era arteko epea du

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 1a, 17:42

60.000 euro jokoan jarri dituen KMK15 ekimenaren aldeko Gure Zozketako lehen zenbaki saritua izan zezakeen (51.855) inor ez zen agertu azaroaren 5era arte finkatua zegoen epearen baitan. Antolatzaileek iragarri moduan honenbestez, orain 2.689 zenbakia da, 60.000 euro tokatu zaizkion zenbaki saritua. Adi ordea; zenbaki saritu honen jabeak agertzeko azken egunak ditu; abenduaren 5era arte.

Onuradunak, Udarregi Ikastolako idazkaritzara deitu dezake; 943 361 216 telefono zenbakira. "Zenbakia aterako ez balitz, Kilometroak 2015 ekimenak Usurbilgo Udarregi Ikastolaren eraikin berriaren finantziazioan laguntzeko erabiliko luke zozketatutako saria".

Kariberako bidaiak badu jaberik

Zozketa honetako zenbaki saritua 9.140 izan zen. Saritua agertu da; Garikoitz Urkizu Mendizabal donostiarrari egokitu zaio. 

Gattunk DVD-a salgai

#Kilometroak15 ekimeneko aurkezpen ikuskizuna, #Gattunk bideoklipa eta Udarregi ikastolaren inguruko dokumentala. Hiru ikusentzunezko horiek bateratu dituzte DVD bakar batean. Interesa duenak, eskura izango du DVDa Lizardin eta Laurok liburu dendetan.