Abenduaren 9an ekingo diogu, Santo Tomas Azokarako babarrun eta sagardo bilketari

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 2a, 12:05

Abenduaren 20an ospatuko dugun Santo Tomas Azokarako prestaketa lanak hasi ditugu. Abenduaren 9tik 17ra eman ahalko da izena, antolatu ditugun babarrun eta sagardo txapelketetan. Etxean produktuok ekoizten dituzuen, Usurbil, Aginaga eta Zubietako baserritarrok beraz, datorren asteazkenetik aurrera, NOAUA!ko egoitzara etor zaitezkete produktuokin izen ematera.

Izen ematea

Abenduaren 9tik 17ra, NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00/16:00-19:00. Informazio gehiago: 943 360 321.

Sariak:

1. Sarituarentzat: 150 euro+tapela.

2. Sarituarentzat: 90 euro.

3. Sarituarentzat: 50 euro.

Sagardo lehiaketa

Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.

Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.

Babarrun lehiaketa

Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.

Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:

-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...

-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.

-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.

-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.

-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.