Gorka Arroyo eta Imanol Iribar Arrasateko Akordeoi Jaialdian arituko dira

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 2a, 16:48

Zumarte Musika Eskolako bi ikasle Arrasateko Akordeoi Jaialdian arituko dira. Asteburu honetan ospatuko da jaialdia eta Gorka Arroyo eta Imanol Iribar izango dira Zumarteko ordezkariak. Nazioarteko lehiaketa da Arrasatekoa eta Gipuzkoako akordeoilari onenak izendatzeko ere baliatzen da.

Gorka Arroyo Iribarrek abenduaren 5ean hartuko du parte. Goizeko 10:30ean Arizmendi ikastolan arituko da, eta “Aloette” pieza joko du “A Hastapena” mailan.

Imanol Iribar Rodriguezek ere abenduaren 5ean joko du, goizeko 9:00etan Arizmendi Ikastolan. “Je n´y suis jamais allé” pieza joko du “C Hastapena” mailan.