Euskararen Egun honetan udal zerbitzuetan jai, aldarrikapen mezuak ikastolan

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 3a, 11:01

Abenduaren 3az haratago, #euskarak365egun dituela gogorarazi digute aurten ere Udarregi Ikastolan. Euskaraz bizi nahi dutela, euskara gustuko dutela, euskara bizirik dagoela, geure ama hizkuntzaren aldeko abenduaren hirugarren honetan.

Aldarrikapen mezuok, ikastola atarian, edota zuhaitzetik zuhaitzerako lokarri batetik zintzilik ikus eta irakur ditzakezue Gernika ibilbidean zehar. Euskararen Egun honetako irudi bihurtu ditugu. Baina bada argazki gehiagorik ere; udal zerbitzuek gorriz marraztua dute ostegun hau, jai dute Euskararen Egun honetan. Hala, Oiardo Kiroldegia jai egunetako ordutegiarekin ireki dute, Usurbilgo Udala itxita aurkitu dugu. Baita esaterako, Sutegi udal liburutegia ere.