Orain bai, ate joka ditugu jada abenduaren 20ko hauteskundeak. Ostegun gauerdi honetan abiatuko da kanpaina. 15 egun dituzte eragile politikoetako ordezkariek herritarrei bozka eskatzeko. Horretarako besteak beste, Usurbilgo Udalak jada, ohiko guneetan jarriak dituen panelak baliatu ahalko dituzte. Panelok estreinatzen lehenengoetarikoa, Usurbilgo EHBildu izango da. Ostiral arratsaldeko 19:00etarako kartel pegada iragarri baitu. Frontoitik abiatuko dira.
Astebeteko tartea, aurrez bozkatzea eskatzeko
Gogoan izan, abenduaren 20an hauteslekuetara gerturatu ezin duenak zabalik duela, posta bidez bozkatzea eskatzeko epea. Eskaera Correosen aurkeztu daiteke, abenduaren 10a baino lehen. Posta bidez bozkatzeko jakin beharreko guztia, lotura honetan duzue: A20: posta bidezko bozka
A20: egutegia
Abenduak 10 arte: posta bidez bozkatzeko eskaera egitea (Correosen egin daiteke).
Abenduak 13 arte: erroldan inskribatuta daudelako ziurtagiria eta botoa emateko hauteskunde-dokumentazioa bidaliko zaie, posta bidez bozkatzea eskatu duten hautesleei.
Abenduak 16 arte: posta bidez bozkatzea eskatu dutenek, bozka emateko epea.
Abenduak 4-18: hauteskunde kanpaina.
Abenduak 20: bozketa eguna, 09:00-20:00 artean zabalik egongo diren hauteslekuetan.
Urtarrilaren 14a baino lehen: Diputatuen Kongresua eta Senatua eratzea.
Abian den hauteskunde prozesuari loturiko egutegi osoa ikusteko: abenduaren 20ko hauteskundeak, egutegia
Abenduak 20ko hauteskundeak: Gipuzkoako hautagaiak