Zubi luze baten atarian izango da zuetako bat baino gehiago. Jai egunok kirol taldeen jardunaldietan ere nabariko da. Ohi baino futbol eta eskubaloi neurketa gutxiago espero dira asteburuan. Agenda segidan.
Usurbil K.E.-k, behin behineko zuzendaritza du
Eskubaloi taldeen bilgunea zuzenduko duen taldea eraberritzeko, hauteskunde prozesu betean da Usurbil K.E. Hautagaiak aurkezteko aukera egon da azken asteotan. Epea itxita, hautagai talde bakarra aurkeztu da: azken urteotan kirol elkarteko lehendakari izan den Jesus Mari Beloki Lizaso buru duena. Taldea, Jose Ramon Aranzabe Zubelzuk (lehendakari ordea), Montse Padrones Ayusok (diruzaina), Jon Loidi Iribarrek (idazkaria), Jose Lorenzo Manzanok (kirol zuzendaria/bokala), Juan Mari Arruti Arregik (bokala) eta Jose Manuel Lejardi Igarzak (bokala) osatuko lukete.
Hautagai talde bakarra aurkeztu denez, Usurbil K.E.-tik berri eman dutenez, "ez dago hauteskundeak egiteko batzar deialdia egin beharrik, hautagaitza bakarra dagoen kasuetan huraxe aldarrikatu besterik ez baita geratzen". Oraingoz halere, behin behinean onartu da zuzendaritza talde berria osatzeko aipatu hautagaitza. Alegazioen epea dator orain.
Abenduaren 12tik 14ra, Usurbil K.E.-k tarte horretan deituko duen batzarrean behin betiko onartu dezakete hautagai taldea. "Hurrengo bilkura 2015/12/12 eta 2015/12/14 bitartean egingo da, aurkeztutako hautagaitza bakarra behin betiko balioztatzeko, hautagaitza horren aurkako helegiteei erantzuna emateko, edo aintzat hartu ez diren hautagaitzei (teorian bat ere ez) balioa emateko behin betiko. Era berean, egoki bada, hauteskunde deialdia egiteko azkenean hautagaitza bat baino gehiago baleude".
Futbola Haranen
Abenduak 5, larunbata
11:00 Kadeteak: Usurbil F.T.-Hernani C.D.
Eskubaloia Kiroldegian (aldaketak)
Abenduak 5, larunbata
10:30 Kadete neskak, Euskal Liga (atzeratutako neurketa): Usurbil K.E. “A”-Pneumax Elgoibar.
Abenduak 6, igandea
09:15 Alebin neskak, errendimendua Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Pulpo
10:15 Alebin mutilak, errendimendua Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Pulpo