"Amama" filma, abenduaren 13an Sutegin

Noaua Aldizkaria 2015eko abenduaren 4a

Filma gertuen dugun merkatal gune handiko zinema karteldegitik kendu zain ginen, proiekzioak mantendu artean ezin baikenuen Sutegira ekarri. Karteldegitik kendu dutela jakin dugun bezain laster antolatu dugu emanaldia; pasa den Donostiako Zinemaldian estreinatu zen “Amama” filma, abenduaren 13an, Sutegin ikusgai NOAUA! K.E.-ren eskutik, iluntzeko 19:00etatik aurrera. Sarrerak aurrez salgai izango dituzue 6 eurotan, Lizardin, Bordatxon eta NOAUA!n. NOAUA!ko bazkideek 4 eurotan, eta aldez aurretik, kultur elkarteko egoitzan.

"Amama", abenduaren 13an

Ordua: 19:00.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Sarrerak: aurrez salgai 6 eurotan, Bordatxon, Lizardin eta NOAUA!n. NOAUA!ko bazkideentzat 4 eurotan NOAUA!n.

Sinopsia: "Familia bat, bi mundu. Jatorri bat, bi norabide. Baserria eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, guraso eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egiteko bi modu, elkarren aurka. Eta badoan mundu baten eta badatorren beste baten aurrean, lekuko isil, amama".

Zuzendaritza eta Gidoia: Asier Altuna.

Aktoreak: Kandido Uranga, Iraia Elias, Klara Badiola, Ander Lipus, Amparo Badiola, Manu Uranga, Nagore Aranburu.

Iraupena: 103 minutu.

Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.