Lanbideak, otsailaren 6ko Inauteri Festarako gaia

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 4a, 18:00

Lanbideak, ogibideak... Denetariko ofizioak; tradizionalak, berriagoak direnak. Lan mundua mozorrotzera goaz datorren Inauteri Festan. Email bidez, nahiz tabernetan jarritako zerrendetan jaso ditugun ekarpenen artean errepikatuena izan den gaia dugu. Datorren Inauteri Festarako gai aukeratua. Milesker, ekarpenak egiten aritu zareten guztioi!

Gaia aukeratuta, orain, mozorroa sortu eta lantzera, hitzordua gerturatzen ari da eta. 2016ko otsailaren 6an kalean izango dugu mozorro zaleen topagunea; Inauteri Festa handiaren bueltan izango da. Musika eta parrandarako girorik ez da faltako. Hasi prestatzen!