Patriarkatuaren inguruko kafe-tertulia, Matrakak taldekoen eskutik

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 7a, 10:00

Patriarkatua izango dute hizpide Matrakak Usurbilgo Talde Feministak, emakumeentzat antolaturiko saio berri honek. Kafe tertulia, larunbaterako, abenduaren 12rako antolatu dute, goizeko 11:00etatik aurrera Potxoenean. Emakumeak hitzorduan parte hartzeko animatzen dituzte, baita hamaiketakoa eramatera ere, “elkarren artean une polit bat pasatzeko. Geuk ere zerbait emango dugu”.

Ahotan hartuko duten gaia, aipatu moduan, patriarkatua. “Patriarkatuaren ardatz nagusietako bat, eta beraz, emakumeen esplotazio eta menderakuntzarena, lanaren banaketa sexuala eta eremu publiko eta pribatuaren arteko banaketa dela identifikatzen da. Teoria feministaren esparruan maneiatzen diren hainbat termino agertzen dira. Terminook emakumeen aurkako indarkeria, diskriminazioa eta berdintasun eza izendatzeko baliatzen dira (sexismoa, patriarkatua, androzentrismoa…)”.